Jauregibarria

….izen bereko baserri batean aurkitzen da jatetxea. Ingurua zuhaitz desberdinez josita dagoen parke natural batean koka dezakegu. Zornotzarrek, paseatzeko, kirola egiteko eta naturaz gosatzeko erabiltzen dute bere inguruak.

Beñat Ormaetxea

… Zornotzako eskarmentudun sukaldari gazte bat da, sukalde berritzailearenganako duen interesagaitik eta bizkar gainean daraman esperientziagaitik ezaguna. 2001. urtean Espainiako VII. Sukaldari Gazteen txapelduna. Sukalde munduko bere lehen pausuak Juantxu Larruzearekin eman zituen, zornotzako Juantxu jatetxean. Berari esker barnen zeraman sukaldaria ateratzea lortu zuen. José Angel Iturberen begiradapean, Leioako Hostalaritza eskolan ikasketak bukatu ondoren, Martin Berasategiren lasarteko jatetxean lan egiteko ohorea izan zuen. Bestalde, Guggenheim (Bilbo) eta Aretxondo (Galdakao) jatetxeetan sukaldeko naguzia izan zen.

Urteetan zehar eskuratutako eskarmentuei esker, 2007. urtean, bere jatetxea zabaltzeko aukera egin zuen, Jauregibarria jatetxea. Gaur egun,  Bizkaiko Geugaz Jan elkartearen barne da. Beraien helburu naguzia Bizkaiko gastronomia sustatzea, sakontzea eta babestea da. Bertako ekoizkin eta ohiturekin, plazerraren eta adimenaren filosofia sapore berri bat bultzatzen ari dira.